LEGE OHARRA ETA WEBGUNEAREN ETA APLIKAZIO MUGIKORREN ERABILERA POLITIKA
Lege ohar honek (aurrerantzean “Lege Oharra”), webgune hauetan jasotzen diren web orrien sarbidea eta erabilera araupetzen du:
http://www.thestyleoutlets.com
http://coruna.thestyleoutlets.es
http://getafe.thestyleoutlets.es
http://las-rozas.thestyleoutlets.es
http://ss-de-los-reyes.thestyleoutlets.es
http://vicolungo.thestyleoutlets.it
http://castel-guelfo.thestyleoutlets.it
http://roppenheim.thestyleoutlets.fr
http://montabaur.thestyleoutlets.de
http://fashionoutletsbarakaldo.com
http://projects.thestyleoutlets.com
http://amsterdam.thestyleoutlets.nl
http://blog.thestyleoutlets.es
http://halle.leipzig.thestyleoutlets.de/
http://viladecans.thestyleoutlets.es
http://nomad.thestyleoutlets.es/es
http://myday.thestyleoutlets.es
Horien guztien izen baterakoa “Webguneak” dira, eta jabea Neinver, S.A.U. da (aurrerantzean “Neinver”). Ondoren, Neinverri buruzko zenbait lege informazio kontsulta ditzakezu:
Webgune honetara sartzeak edo edozein modutan erabiltzeak erabiltzaile (aurrerantzean “erabiltzailea” edo “erabiltzaileak”) izaera ematen du eta Lege Ohar hau onestea inplikatzen du. Neinverrek edozein unetan aldatu ahal izango du hori. Lege Oharraren azken bertsioa eskuragarri egongo da une oro Webgunean. Ondorioz, Erabiltzaileek arretaz irakurri beharko dute Lege Ohar hau Webgunera sartzen direnean edo berau erabiltzen dutenean. Erabiltzaileak onartu egiten du Webgunearen erabilera, beti ere, bere ardurapean egiten dela.
SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea eta bertan dauden edukiak modu egokian, zuzenean, legezkoan eta Legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz erabiltzeko. Bereziki, erabiltzaileak ez du hau egingo:
ERANTZUKIZUNA
Neinverrek ez du Webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraikortasuna bermatzen, hori egitea ezinezkoa izan daitekeelako, Neinverren esku ez dauden abagunean direla eta, eta ez du Webgunearen edo bere edukien erabilgarritasuna bermatzen, edozein jarduera jakin egin ahal izateko.
Neinverrek baztertu egiten du Webgunearen erabilgarritasun edo funtzionamenduaren jarraikortasun falta dela eta gerta daitekeen edozein kalteren ondoriozko edonolako erantzukizunik, ezta erabiltzaileari edo beste batzuei eragindako kalteen edo gastuen gainerakorik ere, zergati hauen ondorioz, besteak beste:
Neinverrek ez du erantzungo bere webgunetik estekak dituzten webguneetako edukiei buruz, eta ez ditu horien erabilera baldintzak ezagutzen. Hori dela eta, Erabiltzailea horietara sartzen bada, bere erabateko erantzukizunpean egingo du. Esteka horiek jartzea ere ezin da webgune horien iradokizun, aholku edo sustapen gisa ulertu, eta ez du esan nahi inolako erlaziorik dagoenik Neinverren eta webgune horien titularren artean.
Erabiltzaileak uste badu esteka bitartez lotutako Webgunean edo webguneetan dagoen edukietakoren bat desegokia edo beste batzuen eskubideen edo interesen kontrakoa dela, Neinverri jakinarazi ahal izango dio, neinver@neinver.com posta elektroniko helbidearen bitartez.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Webguneko edukien gaineko marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak, jabetza industrial eta intelektual eskubide guztiak edo Webgunean erabiltzen edo jasotzen den beste edozein elementu, adibidez irudiak, testuak, grafikoak, bideoak, logoak edo look & feel, Neinverren edo hirugarrenen erabateko jabetzakoak direla, eta horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dute. Webgunera sartzeak ez du inoiz eragingo eskubide horien inolako baztertze, transmisio, lizentzia edo lagapen osorik edo partzialik, berariaz kontrakoa ezartzen ez bada. Webgunearen Lege Ohar honek ez die erabiltzaileei Webgunearen edo/eta bertako edukien bestelako inolako erabilera, aldaketa, ustiapen, erreprodukzio, banaketa edo jakinarazpen publiko eskubiderik ematen. Eskubide horien beste edozein erabilera edo ustiapenerako beharrezkoa izango da Neinverrek edo ukitutako eskubideen titularra den hirugarrenak horretarako modu berezian emandako aurretiazko eta berariazko baimena.
INDEPENDENTZIA
Lege Ohar honen idazkera edo klausularen bat baliogabea, hutsa, legez kanpokoa edo gauzatzeko ezinezkoa dela adierazten bada, edozein arrazoi dela eta, horrek ez du eraginik izango gainerako klausulen baliozkotasunean.
LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA
Lege Ohar hau Espainiako legeak arautzen du. Neinverrek eta erabiltzaileek, arautegi aplikagarriarekin bat etorriz dagokion jurisdikzioaren esku jartzea adosten dute.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun Politika honek gure erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu. Datu horiek, NEINVER,S.A. merkataritza erakundearen (aurrerantzean, "Neinver", "gu" edo "guk") marka guztien webguneen (“Webguneak”), aplikazio mugikorren, produktuen, zerbitzuen, sustapenen eta datu pertsonalak sartzeko bestelako puntuen bitartez biltzen dira, hauen bitartez, zehatzago esanez:
http://www.thestyleoutlets.com
http://coruna.thestyleoutlets.es
http://getafe.thestyleoutlets.es
http://las-rozas.thestyleoutlets.es
http://ss-de-los-reyes.thestyleoutlets.es
http://vicolungo.thestyleoutlets.it
http://castel-guelfo.thestyleoutlets.it
http://roppenheim.thestyleoutlets.fr
http://montabaur.thestyleoutlets.de
http://fashionoutletsbarakaldo.com
http://projects.thestyleoutlets.com
http://blog.thestyleoutlets.es
http://halle.leipzig.thestyleoutlets.de/
http://viladecans.thestyleoutlets.es
http://nomad.thestyleoutlets.es/es
http://myday.thestyleoutlets.es
Pribatutasun Politika honen xedea, gure Webguneen, aplikazio mugikorren, sustapenen eta gainerako produktuen eta zerbitzuen erabiltzaileei, beraien datuak, euren borondatez, horretarako dagoen edozein bideren bitartez emandako izaera pertsonaleko beraien datuak jasotzeko eta erabiltzeko dugun moduari buruzko informazioa ematea da. Bide horien artean hauek daude:
Telefonoa, ohiko posta eta posta elektronikoa erabiltzen dituzunean gurekin harremanetan jartzeko.
Gure Webguneetan eta aplikazio mugikorretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzen dituzunean.
Gure merkataritza guneetako WiFi sarea erabiltzen duzunean.
Gure merkataritza guneetan dugun edozein sustapenetan parte hartzen duzunean.
Datu pertsonal gisa ulertzen da pertsona fisiko bat identifikatzeko aukera ematen duen edozein informazio. Adibidez, hauek dira zuri buruz tratatu ditzakegun datu pertsonaletako batzuk, gure zerbitzuen eta funtzionaltasunen gainean egiten duzun erabileraren arabera:
Mesedez, izan kontuan inoiz ez dizugula informazio sentsiblea guri emateko eskatuko. Informazio sentsible gisa ulertzen dira zure jatorri etnikoarekin edo arrazarekin, iritzi politikoekin, zigor edo administrazio aurrekariei edo arau hausteei buruzko informazioarekin, erlijio edo filosofia sinesmenekin, afiliazio sindikalarekin, datu genetikoekin, biometrikoekin, zure bizitzarekin edo orientazio sexualarekin… erlazionatutako datuak. Hori dela eta, mesedez, ez helarazi inoiz guri horrelako informaziorik. Zure borondatez hori egitea erabakitzen baduzu, berariaz eta inolako zalantzarik gabe, datu horien tratamendurako baimena ematen ari zarela ulertuko dugu. Edonola ere, datu sentsible horietako edozein eman diguzula konturatzen bagara, berehala ezabatuko dugu.
Gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erabilera 16 urtetik gorakoentzat dago mugatuta. Beraz, 16 urte baino gutxiago badituzu, debekatuta dago horiek erabiltzea eta erregistratzea edo, zure informazio pertsonala edozein modutan guri jakinaraztea. Gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, 16 urte edo gehiago dituzula adierazten duzu. Horrela ez bada, zure gurasoei edo lege ordezkariei jakinarazi beharko diezu horiek erabili edo gozatu aurretik.
Beste alde batetik, gogorarazi behar dizugu, zuri buruzko datu pertsonalak baino ez dizkiguzula eman behar, inoiz ez beste pertsona batzuei buruzkoak. Beste pertsona batzuei buruzko datuak ematen badizkiguzu, horiek erabiliko ditugun helburuei eta moduari buruzko informazioa eman diezula bermatzen duzu. Horrez gain, ematen diguzun edozein datu egokia, bidezkoa, egungoa eta egiazkoa izan behar da, eta une oro eguneratuta egon beharko da.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Neinver, S.A.U. da, eta bere posta helbidea Avenida Pío XII 44, 2º Planta, Edif. Oficinas 28016 Madrid, España, eta helbide elektronikoa: neinver@neinver.com.
Horrek esan nahi du Neinver garela zure datuak goian aipatutako webguneen bitartez jasotzen ditugunak eta zelan erabili erabakitzen dugunak, Pribatutasun Politika honetan azaltzen dizugunaren arabera.
Egiten duzun gure Webguneen, aplikazio mugikorren, produktuen eta zerbitzuen erabileraren eta sustapenetan duzun partaidetzaren eta gozatu nahi dituzun funtzionaltasunen arabera, zure datuak helburu hauetarako tratatuko ditugu:
HELBURUA
Informazio zehatza
1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko
Gure edozein Webgunetan, aplikazio mugikorretan, produktuetan eta zerbitzuetan erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean edo sustapenetan parte hartzen duzunean, zure datu pertsonalak erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure kontua eta erabiltzaile soslaia sortzeko tratatuko ditugu. Aurreko bideak erabilita egindako erregistroak eta horiei buruz ondoren egin daitekeen edozein erabilera bateratuta daude, hau da, erregistro bakarra dago eta jasotzen ditugun datu guztiak datu base bakar batean daude, erregistratzeko erabili duzun bidea bat edo beste bada ere eta, ondoren, zure Soslaia erabiliz produktu edo zerbitzu desberdinak erabiltzen edo gozatzen badituzu ere.
Erregistratzean, nortasuna egiaztatzeko esteka duen mezua jasoko duzu erregistratzeko orduan eman duzun helbide elektronikoan, eta horren bitartez sortutako kontua aktibatu behar duzu, zure nortasuna egiaztatuz, aktibazio esteka batean sakatuz. Mezu hori posta elektronikoz jaso eta 48 ordu inguruko epean zure kontua ez baduzu egiaztatzen, zure datuak ezabatu egingo ditugu eta, ondorioz, ez dira gure datu basean sartuko.
Erabiltzaile gisa, modu librean erabaki ahal izango duzu zure Soslaian/Soslaietan sartu nahi duzun informazioa.
Erregistratzean, sare sozialetan, Facebooken, adibidez, duzun soslaia erabiliz egiteko aukera izango duzu. Kasu horretan, sare sozialak emango dizkigu zure erregistroa kudeatzeko beharrezkoak diren datuak, zure izena eta zure helbide elektronikoa, adibidez, horretarako zure baimena baldin badu. Sare sozialak ez du inoiz zuri buruzko informazio gehiago gurekin konpartituko, horretarako zure baimena ematen ez badiozu edo sare sozialaren barruan duzun pribatutasunaren konfigurazioak horretarako aukerarik ematen ez badu. Sare sozialak zuri buruz biltzen duen informazioaren bilketa eta erabilera bere pribatutasun politiken araberakoa da. Beraz, sare sozialen bitartez erregistratzeko aukera hori erabiltzea aukeratzen baduzu, sare sozialaren pribatutasun politiken terminoak arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu.
2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko
Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez erosten baduzu, zure datu pertsonalak erosketa kudeatzeko erabiliko ditugu, gure e-shop zerbitzua goza dezazun eta zure eskaria jaso ahal izan dezazun. Horrek esan nahi du zure datu pertsonalak erosketarekin erlazionatutako guztirako erabiliko ditugula, hau da, ordainketa datuak, bidalketa helbidea, egon daitekeen edozein itzulketa, etab.
3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko
Gurekin harremanetan jartzen bazara, erosketaren bat egiteko edo beste edozertarako, kontsultari erantzuteko, zure eskaria behar bezala betetzeko eta Bezeroaren Arretarako kalitatezko zerbitzua emateko tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.
4. Promozio eta marketin helburuetarako
Helburu horrek hauek barne har ditzake:
Bereziki, kontuan izan merkataritza-zentro batzuetara sartzean zure terminal mugikorreko WiFi sarea edo bluetooth sarea aktibatuta badaramazu, zure presentziari edo/eta kokapenari buruzko datuak jasoko ditugula, baita zure terminalaren MAC helbidea eta helbide horri lotutako beste datu batzuk ere, merkataritza-zentroko sarrera eta irteera datuak, merkataritza-zentroko dendetan edo lokaletan emandako denbora eta bertan egindako jarduera, besteak beste. Merkataritza-gune bakoitzean hautematen diren datuei buruzko informazio espezifikoa kontsulta dezakezu sarbideetan dauden informazio-karteletan. Eskaintzen dizugun WiFi sarea erabiltzen baduzu eta zure baimena ematen badiguzu (edo iraganean egin baduzu), informazio hori zure profileko gainerako informazioarekin lotuko dugu. WiFi sarea erabiltzean onartzen ez baduzu, zurekin lotura zuzenik ez duen informazioa besterik ez dugu izango, eta merkataritza-zentroetako bisitarien patroiak eta interesak modu agregatuan zehazteko erabiliko dugu. Edonola ere, zure datuak edozein unetan tratatzearen aurka egin dezakezu, zure eskubideen atalean, jarraian azalduko dugun moduan.
Gainera, gogorarazten dizugu edozein unetan zure lehentasunak eta zure kontuaren konfigurazioa aldatu ahal izango dituzula “Zure Profila” atalean.
5. Gure zentroetan WIFIA eskaintzeko eta bisitei buruzko azterketa estatistikoak egiteko
Gure zerbitzuen barruan, gure zentro batzuetan WIFI sare zerbitzu bat eskainiko dizugu, Internetera konektatu eta nabigatu ahal izateko, erabat doan. Kasu horretan, zure datuak zerbitzua eman ahal izateko erabiliko ditugu. Gogoratu WiFi sareko zerbitzuaz gozatzean horretarako baimena ematen baduzu, gure merkataritza-zentroetako presentzia-datuak edo/eta geolokalizazioa erabiliko ditugula zure kontsumo-ohiturak ulertzeko, gure jakinarazpenak pertsonalizatzeko eta zureganako eskaintza hobetu ahal izateko.
Zure datuak analisi helburuetarako eta gure erabiltzaile bakoitzak gure zerbitzuak zelan erabiltzen dituen ulertzeko ere erabili ahal izango ditugu, informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta gure eskaintza zure gustuen, lehenespenen eta kontsumo eta nabigazio ohituren arabera diseinatzeko balioko diguten erabiltzaileen soslaiak sortu ahal izateko. Uste dugu hori ona dela gure erabiltzaileentzat, horrela informazio pertsonalizatua eskaintzeko aukera izango baitugu, gure aldetik jasotzen duzun spam edo nahi gabeko publizitate kopurua ahalik eta gehien murrizteko eta, horrela, kalitate gehiagoko zerbitzua emateko. Edozelan ere, edozein unetan zure datuak helburu horrekin erabiltzearen aurka ager zaitezke, ondoren zure eskubideen atalean azaltzen dugun bezala.
HELBURUA
Informazio xehatua
1. Erabiltzaile gisa gure Webguneetan, aplikazio mugikorretan zure erregistroa kudeatzeko eta Zure Profila sortzeko.
Erabiltzaile erregistratua zaren bitartean tratatuko ditugu zure datuak.
2. Produktuen erosketa kudeatzeko gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bidez
Zure datuak, erosi duzun produktuaren erosketa behar den denboran kudeatu ahal izateko tratatuko ditugu, produktu horri buruzko edozein itzulketa edo erreklamazio barne.
3. Zure zalantza eta galderei erantzuteko eta egiten dituzun eskaerei erantzuteko, Bezeroaren Arretarako gure kanalen bidez
Zure datuak, zure galderei eta kontsultei erantzuteko eta zure eskaerei edo erreklamazioei behar den denboran erantzuteko tratatuko ditugu.
4. Promozio eta marketin helburuetarako
Gure Newsletterraren bidalketari dagokionez, zure datuak harpidetuta zauden bitartean tratatuko ditugu. Promozio ekintzetan parte hartzen duzunean, zure datuak promozioa kudeatzeko tratatuko ditugu, behar den denboran zure parte-hartzea kudeatzeko.
Zure profileko datuak, aurka agertzen ez zaren bitartean tratatuko ditugu. Era berean, zentroetako presentziari edo kokapenari buruzko datuak zure profilean sartuko ditugu, zuk baimena kendu arte.
5. Gure zentroetan WIFIA eskaintzeko eta bisitei buruzko azterketa estatistikoak egiteko
Zure datuak WIFI zerbitzua behar den denboran emateko tratatuko ditugu. Gainera, zure merkataritza-zentroetako presentzia-datuak edo/eta geolokalizazioa helburu estatistikoetarako tratatuko ditugu, aurka agertzen ez zaren bitartean.
Helburu bakoitza betetzeko behar den denboran zure datuak tratatzea alde batera utzita, taulan azaldutakoaren arabera, ondoren behar bezala blokeatuta ere gordeko ditugu, tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak sor daitezkeen denboran, une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez. Kasu bakoitzean egin daitezkeen ekintzak preskribatu ondoren, zure datuak erabat ezabatuko ditugu.
HELBURUA
Informazio zehatza
1. Gure Webguneetan, aplikazio mugikorretan, produktuetan, zerbitzuetan edo funtzionaltasunetan, edo sustapenetan duzun partaidetzan Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko.
Zure datuak, erregistratutako erabiltzaile izaten jarraitzen duzun bitartean tratatuko ditugu.
2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko
Zure datu pertsonalak, eskuratu duzun produktuaren erosketa kudeatu ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu, haren gaineko edozein itzulketa edo erreklamazio barne.
3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko.
Zure datu pertsonalak, zure galderei eta kontsultei erantzuteko eta eskariei eta erreklamazioei arreta eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.
4. Sustapen eta marketin helburuetarako.
Gure Newsletterraren bidalketari dagokionez, zure datuak, bertara harpidetuta zauden bitartean tratatuko ditugu. Sustapen ekintzetan parte hartzen duzunean, zure datuak, zure partaidetza kudeatzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.
5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.
Zure datuak, WIFI zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.
Taulan azaldu den bezala, zure datuak helburu bakoitza bete ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatzeaz gain, ondoren behar bezala blokeatuta ere kontserbatuko ditugu, tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak sor daitezkeen denboran, une bakoitzean indarrean dagoen arautegia betez. Kasu bakoitzari dagozkion ekintza posibleak preskribatu ondoren, zure datuak erabat ezabatuko ditugu.
Gure zerbitzuak eskaini ahal izateko eta eskaintzen ditugun funtzionaltasunez gozatu ahal izateko, beharrezkoa da zure datu pertsonalak beste batzuekin partekatzea. Hauekin, hain zuzen ere.
Neinverren konpromisoa eta ardura daukagu zure pribatutasunaren gainean. Horregatik, zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna une oro errespetatzeko eta indarrean dagoen arautegian oinarrituta dituzun eskubideak bete ahal izatea bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Zure eskubideak gauzatzeko egin behar duzun gauza bakarra helbide elektroniko honetara idatzi behar duzu neinver@neinver.com . Edozein unetan eta erabat dohain egin ahal izango duzu.
Zehatzago esanez, eskubide hauek gauzatu ahal izango dituzu, zuk gozatzea aukeratu dituzun funtzionaltasunen arabera zure datuak tratatzeko dugun helburua kontuan izanda:
Zure datu pertsonalez egiten dugun tratamendua zure baimenean oinarrituta dagoenean, Pribatutasun Politika honetan azaldutakoaren arabera, edozein unetan baimen hori baliogabetzeko eskubidea izango duzu. Beste alde batetik, tratamendua gure interes legitimoan oinarrituta dagoenean, zure datuak tratatzen jarraitzearen aurka agertzeko eskubidea izango duzu.
Zehatzago esanez, berariaz jakinarazten dizugu goian zehaztu dugun bezala erabiltzaileen soslaiak sortzeari begira zure datuak analisi helburuetarako tratatzearen kontra agertzeko eskubidea gauza dezakezula.
Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea ere izango duzu, horien tratamendurako gure legitimazioa zure baimena edo kontratu baten gauzatzea denean.
Edozelan ere, beti izango duzu datuen babesaren alorreko kontroleko agintari eskumendunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea. Orokorrean, Agencia Española de Protección de Datos izenekoa izango da, eta horrekin 901 100 099 telefono zenbakiaren bitartez edo hemendik bere webgunera sartuz jar zaitezke harremanetan
Jakinarazten dizugu gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, cookieak erabiliko ditugula, zenbait helbururako. Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, gure Cookie Politika hemen kontsulta dezakezu.
Aldian behin Pribatutasun Politika hau eguneratu dezakegu. Politika horren edozein aldaketa Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratu eta jakinaraziko da, eta edozein aldaketa zuri jakinarazteko ahaleginak egingo ditugu. Edozelan ere, aldian behin Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratutako Pribatutasun Politiketara sartzea gomendatzen dizugu, une oro horien azken bertsioa ezagutu ahal izateko.