LEGE OHARRA ETA WEBGUNEAREN ETA APLIKAZIO MUGIKORREN ERABILERA POLITIKA

 

Lege ohar honek (aurrerantzean “Lege Oharra”), webgune hauetan jasotzen diren web orrien sarbidea eta erabilera araupetzen du:

 

http://www.thestyleoutlets.es

http://www.thestyleoutlets.com

http://www.thestyleoutlets.it

http://coruna.thestyleoutlets.es

http://getafe.thestyleoutlets.es

http://las-rozas.thestyleoutlets.es

http://ss-de-los-reyes.thestyleoutlets.es

http://vicolungo.thestyleoutlets.it

http://castel-guelfo.thestyleoutlets.it

http://roppenheim.thestyleoutlets.fr

http://montabaur.thestyleoutlets.de

http://nassica.es

http://alegra.es

http://fashionoutletsbarakaldo.com

http://www.neinver.com

http://projects.thestyleoutlets.com

http://amsterdam.thestyleoutlets.nl

http://blog.thestyleoutlets.es

http://annopol.factory.pl/

http://krakow.factory.pl/pl

http://poznan.factory.pl/pl

http://ursus.factory.pl/pl

http://halle.leipzig.thestyleoutlets.de/

http://viladecans.thestyleoutlets.es

http://nomad.thestyleoutlets.es/es 

http://myday.thestyleoutlets.es 

 

Horien guztien izen baterakoa “Webguneak” dira, eta jabea Neinver, S.A.U. da (aurrerantzean “Neinver”). Ondoren, Neinverri buruzko zenbait lege informazio kontsulta ditzakezu:

 

  • Helbide soziala: Avenida Pío XII 44, 2º Planta, Edif. Oficinas 28016 Madrid, España.
  • I.F.K.: A31038136.
  • Erregistroko datuak: Madrilgo merkataritza erregistroa, 5.720. liburukia, 210. folioa, 8. sekzioa, M-93.606 orria
  • Posta elektroniko helbidea: neinver@neinver.com  
  • Telefonoa: +34 91 490 22 00

 

Webgune honetara sartzeak edo edozein modutan erabiltzeak erabiltzaile (aurrerantzean “erabiltzailea” edo “erabiltzaileak”) izaera ematen du eta Lege Ohar hau onestea inplikatzen du. Neinverrek edozein unetan aldatu ahal izango du hori. Lege Oharraren azken bertsioa eskuragarri egongo da une oro Webgunean. Ondorioz, Erabiltzaileek arretaz irakurri beharko dute Lege Ohar hau Webgunera sartzen direnean edo berau erabiltzen dutenean. Erabiltzaileak onartu egiten du Webgunearen erabilera, beti ere, bere ardurapean egiten dela.

 

SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea eta bertan dauden edukiak modu egokian, zuzenean, legezkoan eta Legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz erabiltzeko. Bereziki, erabiltzaileak ez du hau egingo:

  • Webgunea edo bertako edukiak erabiltzea edo transmititu, zabaldu edo beste batzuen esku jarri Legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoa den helburuarekin, edo beste batzuen eskubideak edo interesak kaltetzen dituenarekin.
  • Gaurkotua, zehatza eta egiazkoa ez den informazioa eman.
  • Webgunea edo horren edukiak, haiek kaltetu, baliogabetu, gehiegi kargatu, narriatu edo haien ohiko erabilera ezinezko bilaka dezakeen edozein modutan erabili. 
  • Webguneko edozein eduki mota erreproduzitu edo kopiatu, banatu, horietarako sarbide publikoa ahalbidetu, eraldatu edo aldatu, Neinverren edo dagozkien edukiei buruzko eskubideen legezko titularraren berariazko baimenik ez badu.
  • Webguneko gune mugatuetara sartu edo sartzen ahalegindu, sarbide horretarako eskatzen diren baldintzak bete barik.
  • Webgunearen, bere hornitzaileen edo beste batzuen sistema fisikoetan edo logikoetan kalteak eragin.
  • Sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako edozein sistema fisiko edo logiko sartu edo zabaldu.

 

ERANTZUKIZUNA

 

Neinverrek ez du Webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraikortasuna bermatzen, hori egitea ezinezkoa izan daitekeelako, Neinverren esku ez dauden abagunean direla eta, eta ez du Webgunearen edo bere edukien erabilgarritasuna bermatzen, edozein jarduera jakin egin ahal izateko.

Neinverrek baztertu egiten du Webgunearen erabilgarritasun edo funtzionamenduaren jarraikortasun falta dela eta gerta daitekeen edozein kalteren ondoriozko edonolako erantzukizunik, ezta erabiltzaileari edo beste batzuei eragindako kalteen edo gastuen gainerakorik ere, zergati hauen ondorioz, besteak beste:

  • Interferentziak, eteteak, akatsak, omisioak, telefono matxurak, atzerapenak, blokeatzeak edo deskonexioak  sistema elektronikoan, telekomunikazio lineatan eta sareetan egon daitezkeen gabeziek, gainkargek eta akatsek edo Neinverren esku ez dagoen edozein zergatik eragindakoak.
  • Legez kanpoko intromisioak, edozein motako programa informatikoak, birusak edo malwareak eraginda.
  • Nabigatzailearen funtzionamendu desegokiaren edo horren bertsio ez eguneratuak erabiltzearen ondoriozko segurtasun edo nabigazio akatsak.
  • Webgunearen erabilera desegokia erabiltzailearen aldetik.

 

Neinverrek ez du erantzungo bere webgunetik estekak dituzten webguneetako edukiei buruz, eta ez ditu horien erabilera baldintzak ezagutzen.  Hori dela eta, Erabiltzailea horietara sartzen bada, bere erabateko erantzukizunpean egingo du. Esteka horiek jartzea ere ezin da webgune horien iradokizun, aholku edo sustapen gisa ulertu, eta ez du esan nahi inolako erlaziorik dagoenik Neinverren eta webgune horien titularren artean.

 

Erabiltzaileak uste badu esteka bitartez lotutako Webgunean edo webguneetan dagoen edukietakoren bat desegokia edo beste batzuen eskubideen edo interesen kontrakoa dela, Neinverri jakinarazi ahal izango dio, neinver@neinver.com  posta elektroniko helbidearen bitartez.

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

 

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Webguneko edukien gaineko marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak, jabetza industrial eta intelektual eskubide guztiak edo Webgunean erabiltzen edo jasotzen den beste edozein elementu, adibidez irudiak, testuak, grafikoak, bideoak, logoak edo look & feel, Neinverren edo hirugarrenen erabateko jabetzakoak direla, eta horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dute. Webgunera sartzeak ez du inoiz eragingo eskubide horien inolako baztertze, transmisio, lizentzia edo lagapen osorik edo partzialik, berariaz kontrakoa ezartzen ez bada. Webgunearen Lege Ohar honek ez die erabiltzaileei Webgunearen edo/eta bertako edukien bestelako inolako erabilera, aldaketa, ustiapen, erreprodukzio, banaketa edo jakinarazpen publiko eskubiderik ematen. Eskubide horien beste edozein erabilera edo ustiapenerako beharrezkoa izango da Neinverrek edo ukitutako eskubideen titularra den hirugarrenak horretarako modu berezian emandako aurretiazko eta berariazko baimena.

 

INDEPENDENTZIA

 

Lege Ohar honen idazkera edo klausularen bat baliogabea, hutsa, legez kanpokoa edo gauzatzeko ezinezkoa dela adierazten bada, edozein arrazoi dela eta, horrek ez du eraginik izango gainerako klausulen baliozkotasunean.

 

LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

 

Lege Ohar hau Espainiako legeak arautzen du. Neinverrek eta erabiltzaileek, arautegi aplikagarriarekin bat etorriz dagokion jurisdikzioaren esku jartzea adosten dute. 

 

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun Politika honek gure erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu. Datu horiek, NEINVER,S.A. merkataritza erakundearen (aurrerantzean, "Neinver", "gu" edo "guk") marka guztien webguneen (“Webguneak”), aplikazio mugikorren, produktuen, zerbitzuen, sustapenen eta datu pertsonalak sartzeko bestelako puntuen bitartez biltzen dira, hauen bitartez, zehatzago esanez:

 

http://www.thestyleoutlets.es

http://www.thestyleoutlets.com

http://www.thestyleoutlets.it

http://coruna.thestyleoutlets.es

http://getafe.thestyleoutlets.es

http://las-rozas.thestyleoutlets.es

http://ss-de-los-reyes.thestyleoutlets.es

http://vicolungo.thestyleoutlets.it

http://castel-guelfo.thestyleoutlets.it

http://roppenheim.thestyleoutlets.fr

http://montabaur.thestyleoutlets.de

http://nassica.es

http://alegra.es

http://fashionoutletsbarakaldo.com

http://www.neinver.com

http://projects.thestyleoutlets.com

http://blog.thestyleoutlets.es

http://annopol.factory.pl/

http://krakow.factory.pl/pl

http://poznan.factory.pl/pl

http://ursus.factory.pl/pl

http://halle.leipzig.thestyleoutlets.de/

http://viladecans.thestyleoutlets.es

http://nomad.thestyleoutlets.es/es 

http://myday.thestyleoutlets.es 

 

Pribatutasun Politika honen xedea, gure Webguneen, aplikazio mugikorren, sustapenen eta gainerako produktuen eta zerbitzuen erabiltzaileei, beraien datuak, euren borondatez, horretarako dagoen edozein bideren bitartez emandako izaera pertsonaleko beraien datuak jasotzeko eta erabiltzeko dugun moduari buruzko informazioa ematea da. Bide horien artean hauek daude:

 

Telefonoa, ohiko posta eta posta elektronikoa erabiltzen dituzunean gurekin harremanetan jartzeko.

Gure Webguneetan eta aplikazio mugikorretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzen dituzunean.

Gure merkataritza guneetako WiFi sarea erabiltzen duzunean.

Gure merkataritza guneetan dugun edozein sustapenetan parte hartzen duzunean.

 

Datu pertsonal gisa ulertzen da pertsona fisiko bat identifikatzeko aukera ematen duen edozein informazio. Adibidez, hauek dira zuri buruz tratatu ditzakegun datu pertsonaletako batzuk, gure zerbitzuen eta funtzionaltasunen gainean egiten duzun erabileraren arabera:

 

  • Identifikazio datuak, zure izena, abizenak, email helbidea, telefono zenbakia, etab.
  • Informazio ekonomikoa eta transakzionala, adibidez, zure ordainketa datuak, gure Webguneetan erostean erabiltzen dituzun zure kreditu txartelen datuak, zure erosketei eta eskariei buruzko informazioa, etab.
  • Zure gustuei eta zaletasunei buruzko informazioa, adibidez, erabiltzaile gisa erregistratzean adierazten dituzunak.
  • Gure Webguneetatik edo aplikazio mugikorretatik egiten duzun zure nabigazioari edo gure merkataritza guneetako lekutze soslaiari buruzko informazioa.

 

Mesedez, izan kontuan inoiz ez dizugula informazio sentsiblea guri emateko eskatuko. Informazio sentsible gisa ulertzen dira zure jatorri etnikoarekin edo arrazarekin, iritzi politikoekin, zigor edo administrazio aurrekariei edo arau hausteei buruzko informazioarekin, erlijio edo filosofia sinesmenekin, afiliazio sindikalarekin, datu genetikoekin, biometrikoekin, zure bizitzarekin edo orientazio sexualarekin… erlazionatutako datuak. Hori dela eta, mesedez, ez helarazi inoiz guri horrelako informaziorik. Zure borondatez hori egitea erabakitzen baduzu, berariaz eta inolako zalantzarik gabe, datu horien tratamendurako baimena ematen ari zarela ulertuko dugu. Edonola ere, datu sentsible horietako edozein eman diguzula konturatzen bagara, berehala ezabatuko dugu.

 

Gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erabilera 16 urtetik gorakoentzat dago mugatuta. Beraz, 16 urte baino gutxiago badituzu, debekatuta dago horiek erabiltzea eta erregistratzea edo, zure informazio pertsonala edozein modutan guri jakinaraztea. Gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, 16 urte edo gehiago dituzula adierazten duzu. Horrela ez bada, zure gurasoei edo lege ordezkariei jakinarazi beharko diezu horiek erabili edo gozatu aurretik.

 

Beste alde batetik, gogorarazi behar dizugu, zuri buruzko datu pertsonalak baino ez dizkiguzula eman behar, inoiz ez beste pertsona batzuei buruzkoak. Beste pertsona batzuei buruzko datuak ematen badizkiguzu, horiek erabiliko ditugun helburuei eta moduari buruzko informazioa eman diezula bermatzen duzu. Horrez gain, ematen diguzun edozein datu egokia, bidezkoa, egungoa eta egiazkoa izan behar da, eta une oro eguneratuta egon beharko da.

 

  1. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

 

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna  Neinver, S.A.U. da, eta bere posta helbidea Avenida Pío XII 44, 2º Planta, Edif. Oficinas 28016 Madrid, España, eta helbide elektronikoa: neinver@neinver.com.

 

 

Horrek esan nahi du Neinver garela zure datuak goian aipatutako webguneen bitartez jasotzen ditugunak eta zelan erabili erabakitzen dugunak, Pribatutasun Politika honetan azaltzen dizugunaren arabera.

 

 

  1. ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?

 

Egiten duzun gure Webguneen, aplikazio mugikorren, produktuen eta zerbitzuen erabileraren eta sustapenetan duzun partaidetzaren eta gozatu nahi dituzun funtzionaltasunen arabera, zure datuak helburu hauetarako tratatuko ditugu:

 

HELBURUA

Informazio zehatza

1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko

Gure edozein Webgunetan, aplikazio mugikorretan, produktuetan eta zerbitzuetan erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean edo sustapenetan parte hartzen duzunean, zure datu pertsonalak erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure kontua eta erabiltzaile soslaia sortzeko tratatuko ditugu. Aurreko bideak erabilita egindako erregistroak eta horiei buruz ondoren egin daitekeen edozein erabilera bateratuta daude, hau da, erregistro bakarra dago eta jasotzen ditugun datu guztiak datu base bakar batean daude, erregistratzeko erabili duzun bidea bat edo beste bada ere eta, ondoren, zure Soslaia erabiliz produktu edo zerbitzu desberdinak erabiltzen edo gozatzen badituzu ere.

Erregistratzean, nortasuna egiaztatzeko esteka duen mezua jasoko duzu erregistratzeko orduan eman duzun helbide elektronikoan, eta horren bitartez sortutako kontua aktibatu behar duzu, zure nortasuna egiaztatuz, aktibazio esteka batean sakatuz. Mezu hori posta elektronikoz jaso eta 48 ordu inguruko epean zure kontua ez baduzu egiaztatzen, zure datuak ezabatu egingo ditugu eta, ondorioz, ez dira gure datu basean sartuko.

Erabiltzaile gisa, modu librean erabaki ahal izango duzu zure Soslaian/Soslaietan sartu nahi duzun informazioa. 

Erregistratzean, sare sozialetan, Facebooken, adibidez, duzun soslaia erabiliz egiteko aukera izango duzu. Kasu horretan, sare sozialak emango dizkigu zure erregistroa kudeatzeko beharrezkoak diren datuak, zure izena eta zure helbide elektronikoa, adibidez, horretarako zure baimena baldin badu. Sare sozialak ez du inoiz zuri buruzko informazio gehiago gurekin konpartituko, horretarako zure baimena ematen ez badiozu edo sare sozialaren barruan duzun pribatutasunaren konfigurazioak horretarako aukerarik ematen ez badu. Sare sozialak zuri buruz biltzen duen informazioaren bilketa eta erabilera bere pribatutasun politiken araberakoa da. Beraz, sare sozialen bitartez erregistratzeko aukera hori erabiltzea aukeratzen baduzu, sare sozialaren pribatutasun politiken terminoak arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez erosten baduzu, zure datu pertsonalak erosketa kudeatzeko erabiliko ditugu, gure e-shop zerbitzua goza dezazun eta zure eskaria jaso ahal izan dezazun. Horrek esan nahi du zure datu pertsonalak erosketarekin erlazionatutako guztirako erabiliko ditugula, hau da, ordainketa datuak, bidalketa helbidea, egon daitekeen edozein itzulketa, etab.

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko

Gurekin harremanetan jartzen bazara, erosketaren bat egiteko edo beste edozertarako, kontsultari erantzuteko, zure eskaria behar bezala betetzeko eta Bezeroaren Arretarako kalitatezko zerbitzua emateko tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Helburu horren barruan hauek sar daitezke:

  • Gure Newsletterrean harpidetzea erabakitzen baduzu, zure datu pertsonalak, bertan ematen duzun alta kudeatzeko eta erregistratzeko edo harpidetzeko orduan, eta zure soslaian, adierazi dizkiguzun zure gustuei eta nahiei buruzko sustapen eta publizitate jakinarazpen pertsonalizatuak emailez eta SMSz bidaltzeko erabiliko ditugu. Gogoratu edozein unetan har dezakezula baja gure Newsletterrean, inolako kosturik gabe, “Zure Soslaian” zure lehenespenak aldatuz edo bidaliko dizugun jakinarazpen bakoitzean aurkituko duzun estekan klik eginez.
  • Sustapen ekintzetan (lehiaketetan, zozketetan, etab.) parte hartzea erabakitzen baduzu, zure datu pertsonalak, sustapen ekintza horretan duzun partaidetza kudeatzeko erabiliko ditugu. Horrez gain, kasu horretan, sustapen ekintza, dagozkion legezko oinarrietara lotuta egongo da, eta horietan, sustapen ekintza bakoitzari dagokionez aurrera eramango dugun datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehaztua eskainiko dugu.
  • Zure datuak analisi helburuetarako eta gure erabiltzaile bakoitzak gure zerbitzuak zelan erabiltzen dituen ulertzeko ere erabili ahal izango ditugu, informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta gure eskaintza zure gustuen, lehenespenen eta gure Webguneetan eta aplikazio mugikorretan eta merkataritza guneetan dituzun kontsumo eta nabigazio ohituren arabera diseinatzeko balioko diguten erabiltzaileen soslaiak sortu ahal izateko. Uste dugu hori ona dela gure erabiltzaileentzat, horrela informazio pertsonalizatua eskaintzeko aukera izango baitugu, gure aldetik jasotzen duzun spam edo nahi gabeko publizitate kopurua ahalik eta gehien murrizteko eta, horrela, kalitate gehiagoko zerbitzua emateko. Batez ere, izan kontuan gure edozein merkataritza gunera joaten zarenean zure terminal mugikorreko WiFi sarea edo bluetooth-a aktibatuta badaramatzazu, gunean duzun lekutzeari buruzko datuak jasoko ditugula, eta baita zure terminalaren MAC helbidea eta helbide horrekin erlazionatutako beste datu batzuk, merkataritza gunera sartzeari eta bertatik irteteari buruzko datuak, merkataritza guneko dendetan edo lokaletan egon zaren denbora, eta bertan egindako jarduera, besteak beste. Eskaintzen dizugun WiFi sarea erabiltzen baduzu edo iraganean dagoeneko erabili baduzu, informazio hori zure soslaiko gainerako informazioarekin lotuko dugu. Ez baduzu WiFi sarerik erabiltzen, zurekin lotura zuzenerako aukera ematen ez duen informazioa baino ez dugu izango, eta hori, merkataritza guneetako bisitarien patroiak eta interesak modu agregatuan osatzeko erabiliko dugu. Edozelan ere, edozein unetan zure datuak helburu horrekin erabiltzearen aurka ager zaitezke, ondoren zure eskubideen atalean azaltzen dugun bezala.

Horrez gain, gogorarazten dugu edozein unetan aldatu ahal izango dituzula zure lehenespenak eta zure kontuaren konfigurazioa “Zure Soslaia” ataleko sekzioan.

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Eskaintzen ditugun zerbitzuen barruan, gure  zentro batzuetan WIFI sare zerbitzua eskainiko dizugu, Internetera konektatzeko eta nabigatzeko, erabat  dohain. Kasu horretan, zure datuak zerbitzua eskaini ahal izateko erabiliko ditugu. Gogoratu gure merkataritza guneetako zure presentzia edo/eta geolokalizazio datuak, zure kontsumo ohiturak zeintzuk diren ulertzeko ere erabiliko ditugula, zureganako jakinarazpenak pertsonalizatu eta zureganako eskaintza hobetu ahal izateko.

 

Zure datuak analisi helburuetarako eta gure erabiltzaile bakoitzak gure zerbitzuak zelan erabiltzen dituen ulertzeko ere erabili ahal izango ditugu, informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta gure eskaintza zure gustuen, lehenespenen eta kontsumo eta nabigazio ohituren arabera diseinatzeko balioko diguten erabiltzaileen soslaiak sortu ahal izateko. Uste dugu hori ona dela gure erabiltzaileentzat, horrela informazio pertsonalizatua eskaintzeko aukera izango baitugu, gure aldetik jasotzen duzun spam edo nahi gabeko publizitate kopurua ahalik eta gehien murrizteko eta, horrela, kalitate gehiagoko zerbitzua emateko. Edozelan ere, edozein unetan zure datuak helburu horrekin erabiltzearen aurka ager zaitezke, ondoren zure eskubideen atalean azaltzen dugun bezala.

 

  1. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO DUGUN LEGITIMAZIOA?

 

HELBURUA

Informazio zehatza***

1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko

Zure datuak helburu horretarako tratatzeko legitimitatuta gaude, beharrezkoa baita gure Webgunearen, aplikazio mugikorraren, produktuaren, zerbitzuaren edo funtzionaltasunaren edo parte hartzen duzun sustapenaren erabilera arautzen duen eta erregistratzean onartzen duzun kontratua gauzatzeko.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Kasu honetan ere, zure datuak helburu horretarako tratatzeko legitimazioa ematen diguna, erosketa kontratua gauzatzeko beharrezkoa dela da, eta hori onartu egiten duzu gure edozein Webgunetan edo/eta aplikazio mugikorretan erosketaren bat egiten duzunean.

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko

Oraingo honetan, zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen diguna, zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko dugun interes legitimoa da.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Zure datuak gure Newsletterra bidaltzeko eta sustapen ekintzetan duzun partaidetza kudeatzeko tratatzen ditugunean, Newsletterrera harpidetu edo sustapen ekintzan parte hartzeko erregistratu aurretik ematen diguzun baimenean oinarrituta egingo dugu. Zure datuak analisi helburuetarako eta erabiltzaileen soslaiak egiteko erabiltzen ditugunean, gure interes legitimoan oinarrituta egingo dugu.

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Gure zentroetan WIFI zerbitzua eskaintzeko ematen dizkiguzun datuak, zerbitzuan sartzean onartzen duzun kontratua gauzatzeko ere beharrezkoak direlako tratatuko ditugu.

 

  1. ZENBAT DENBORAZ TRATATUKO DITUGU ZURE DATUAK?

 

HELBURUA

Informazio zehatza

1. Gure Webguneetan, aplikazio mugikorretan, produktuetan, zerbitzuetan edo funtzionaltasunetan, edo sustapenetan duzun partaidetzan Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko

Zure datuak, erregistratutako erabiltzaile izaten jarraitzen duzun bitartean tratatuko ditugu.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Zure datu pertsonalak, eskuratu duzun produktuaren erosketa kudeatu ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu, haren gaineko edozein itzulketa edo erreklamazio barne.

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko.  

Zure datu pertsonalak, zure galderei eta kontsultei erantzuteko eta eskariei eta erreklamazioei arreta eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Gure Newsletterraren bidalketari dagokionez, zure datuak, bertara harpidetuta zauden bitartean tratatuko ditugu. Sustapen ekintzetan parte hartzen duzunean, zure datuak, zure partaidetza kudeatzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Zure datuak, WIFI zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

 

Taulan azaldu den bezala, zure datuak helburu bakoitza bete ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatzeaz gain, ondoren behar bezala blokeatuta ere kontserbatuko ditugu, tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak sor daitezkeen denboran, une bakoitzean indarrean dagoen arautegia betez. Kasu bakoitzari dagozkion ekintza posibleak preskribatu ondoren, zure datuak erabat ezabatuko ditugu.

 

  1. ZURE DATUAK HIRUGARRENEKIN KONPARTITZEN AL DITUGU?

 

Gure zerbitzuak eskaini ahal izateko eta eskaintzen ditugun funtzionaltasunez gozatu ahal izateko, beharrezkoa da zure datu pertsonalak beste batzuekin partekatzea. Hauekin, hain zuzen ere.

 

  • Neinver Taldeko enpresekin, ohiko postaz, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste medio baliokide batzuen bitartez, aipatutako enpresa horien produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate jakinarazpenak jaso ahal izateko. Zehatzago esanez, hauek:
    • Neinver Asset Management España: S.L. Avenida Pío XII 44, 2º Planta, Edif. Oficinas 28016 Madrid, España
    • Neinver Asset Management Polska Sp. z o.o. Żelazna 28/30, 00-832 Warszawa (Poland)
    • Neinver Czech S.R.O. Prague 8, Pobrezni 620/3 Czech Republic
    • Neinver France Sarl  8-10 rue de la Ferme 92100 Boulogne Billancourt – France
    • Neinver Netherlands BV. Amstelveenseweg 760, 1081JK Amsterdam
    • Neinver La Toja. Avenida Pío XII 44, 2º Planta, Edif. Oficinas 28016 Madrid, España. ES B85385920
    • Neinver Polska Sp. z o.o.. Żelazna 28/30, 00-832 Warszawa (Poland). PL 5272310154
    • Neinver Italia spa. Piazza Santa Caterina 1 28060 Vicolungo (NO) - Italy. IT 13218740150
  • Jarduera sektore hauetako beste enpresa batzuk: telekomunikazioak, finantzak, aisia, prestakuntza, automobilgintza, energia eta ura, GKE eta kontsumo handia, enpresa horiek, ohiko postaz, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste medio baliokide batzuen bitartez, euren produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate jakinarazpenak bidali ahal izateko, horretarako berariazko baimena eman baldin baduzu, Webgunearen eta aplikazio mugikorren erregistroko formularioetan horretarako gaitutako laukitxoak markatuz.
  • Horrez gain, guri zerbitzua eskaintzeko helburu bakarrarekin, tratamenduaren arduradun gisa zure datu pertsonaletara sartuko diren zerbitzu emaileak ere kontratatu ahal izango ditugu.

 

  1. ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?

 

Neinverren konpromisoa eta ardura daukagu zure pribatutasunaren gainean. Horregatik, zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna une oro errespetatzeko eta indarrean dagoen arautegian oinarrituta dituzun eskubideak bete ahal izatea bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.  

 

Zure eskubideak gauzatzeko egin behar duzun gauza bakarra helbide elektroniko honetara idatzi behar duzu neinver@neinver.com . Edozein unetan eta erabat dohain egin ahal izango duzu.

 

Zehatzago esanez, eskubide hauek gauzatu ahal izango dituzu, zuk gozatzea aukeratu dituzun funtzionaltasunen arabera zure datuak tratatzeko dugun helburua kontuan izanda:

 

  • Zuri buruz ditugun datu pertsonaletara sartzekoa. Horrez gain, gogorarazten dizugu edozein unetan kontsulta ditzakezula zuri buruz ditugun datu pertsonalak eta zure lehenespenak eta “Zure Soslaia” sekzioan zure kontuaren konfigurazioa aldatu.
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalak aldatzeko eskatzekoa. Gogoratu, baita ere, datu jakin batzuk zuk zeuk alda ditzakezula “Zure Soslaia” sekzioan.
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalak ezabatzeko eskatzekoa, jasotzeko orduan izan genituen helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean edo hori egiteko legitimotasuna galtzen dugunean. 
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalen tratamendua muga dezagula eskatzekoa.

 

Zure datu pertsonalez egiten dugun tratamendua zure baimenean oinarrituta dagoenean, Pribatutasun Politika honetan azaldutakoaren arabera, edozein unetan baimen hori baliogabetzeko eskubidea izango duzu. Beste alde batetik, tratamendua gure interes legitimoan oinarrituta dagoenean, zure datuak tratatzen jarraitzearen aurka agertzeko eskubidea izango duzu.

 

Zehatzago esanez, berariaz jakinarazten dizugu goian zehaztu dugun bezala erabiltzaileen soslaiak sortzeari begira zure datuak analisi helburuetarako tratatzearen kontra agertzeko eskubidea gauza dezakezula.

 

Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea ere izango duzu, horien tratamendurako gure legitimazioa zure baimena edo kontratu baten gauzatzea denean.

 

Edozelan ere, beti izango duzu datuen babesaren alorreko kontroleko agintari eskumendunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea. Orokorrean, Agencia Española de Protección de Datos izenekoa izango da, eta horrekin 901 100 099 telefono zenbakiaren bitartez edo hemendik bere webgunera sartuz jar zaitezke harremanetan

 

  1. COOKIEAK

 

 

Jakinarazten dizugu gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, cookieak erabiliko ditugula, zenbait helbururako. Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, gure Cookie Politika hemen kontsulta dezakezu.

 

  1. PRIBATUTASUN POLITIKA HONEN EGUNERATZEAK

 

Aldian behin Pribatutasun Politika hau eguneratu dezakegu. Politika horren edozein aldaketa Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratu eta jakinaraziko da, eta edozein aldaketa zuri jakinarazteko ahaleginak egingo ditugu. Edozelan ere, aldian behin Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratutako Pribatutasun Politiketara sartzea gomendatzen dizugu, une oro horien azken bertsioa ezagutu ahal izateko.